Gizonezko bat zauritu da Goiatzen, traktoreak harrapatuta

Ataria 2015eko abuztuaren 26a

Gaur arratsaldeko 18:00ak aldera gertatu da ezbeharra Goiatzen. Baserriko lanak egiten ari zela traktorea irauli zaio gizonezko bati eta gainetik pasa du.

Ezbeharraren ondorioz zauriak ditu gizonezkoak. Osasun langileak eta ertzainak gerturatu dira tokira eta zauritua anbulantzian eraman dute Donostiako erietxe batera.

Ertzaintzak adierazi duenez, "larritasunaren barruan baina egonkor dago gizonezkoa". Oraingoz, ez dakite ziur zerk eragin duen istripua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!