Telefonikako kableak lapurtu dituzte Bidania-Goiatzen

Ataria 2015eko abuztuaren 9a

Bidania-Goiatzen ostiraletik larunbaterako gauean Telefonikako kableak lapurtu zituztela esan diote Atariari hainbat bizilagunek. Herritarrak ez dira telefono zerbitzurik gabe geratu, hala ere, antza lapurtu dituztenak aspaldiko kableak dira eta linea ondoan dagoen beste batek ematen die.

Bidania-Goiatzen Tolosa aldetik doan sarreran egin dute lapurretan. Postetik postera moztu dituzte kableak, antza. Bizilagunek esan dutenez, errepide ondoko belardietan utzi dituzte kable lodien zatiak eta bestelako soberakinak. Bidaniara sartzeko zubi gainean ere kable asko daudela esan dute bizilagunek, hain zuzen Albiztur aldetik doazen Telefonikako kableak dira horiek. Belar bola batzuei ere plastikoa kendu dietela esan dute.

Ertzaintzak esan duenez ez dute salaketarik gai honen inguruan, nahiz eta jakinaren gainean dauden.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!