Eskola Txikien Festa

Eskola Txikien Festa laguntzeko zozketak egingo dituzte

Ataria 2014ko maiatzaren 6a

Ekainaren 8an izango da Eskola Txikien Festa Bidania-Goiatzen eta festaren aldeko dirua biltzeko lau zozketa antolatu dituzte.

Boletoak bi eurotan erosi daitezke eskualdeko hainbat herritako tabernetan, zerrenda hemen ikusi daitekeelarik.

Hauek dira zozkatzen diren sariak: bi lagunentzako 8 eguneko bidaia Tenerifera, bi lagunentzako afaria eta gaua Bidaniko Bailara jatetxean eta Iriarte Jauregia hotelean, bi lagunentzako afaria eta gaua Goiazko Olazal hotel-jatetxean eta bi lagunentzako afaria eta gaua Azpeitiko Larrañaga hotel-jatetxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!