Bidania-Goiazko haurrak Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin

Ataria 2014ko urtarrilaren 21a

Pailazoek 'Bizipoza' emanaldia eskainiko dute martxoaren 22an Tolosako Leidorren Eskola Txikien Festaren egitarauaren barruan.

Bidania-Goiazko haurrek Pirritx, Porrotx eta Marimototsen azken ikuskizunean, 'Bizipoza'n, hartuko dute parte Tolosan martxoaren 22ko emanaldian.

Pailazoek bi emanaldi berezi eskainiko dituzte Eskola Txikien Festaren barruan, 16:00etan eta 18:30ean.

 

 
 

Fitxa:

  • Emanaldia: Pirritx, Porrotx eta Marimotsen 'Bizipoza'.
  • Noiz: martxoak 22, 16:00etan eta 18:30ean.
  • Sarrerak: 7 eurotan erosi ahal dira dagoeneko Alegiako Route 33, Bidania-Goiazko Zugasti harategian, Villabonako Amasa okindegian eta Tolosako Bidania zein Raku tabernetan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!