Eguraldi txarrak eta tenperatura hotzek ezin izan zuten garaitu Euskal Herriko Itzulia gertutik jarraitzera hurbildu ziren zaleen pasioa. Egun gogorra izan zen txirrindularientzat, elurra ere egin baitzuen. Baina zaletu euskaldunek errepide bazterretan iraun zuten, eta txirrindulari askok hauenganako esker oneko hitzak besterik ez zituzten utzi beren Twitter kontuetan. Irudian, Bidegoiandik Beizamarako bidegurutzean, lasterketa buruan pasa ziren Jesus Herrada (Moviestar) eta Egor Silin (Astana). Itzulia, Moviestarreko Nairo Quintana kolonbiarrak irabazi zuen.