Ernio elkartea saritu dute Olentzeroren bideo batengatik

Ataria 2013ko otsailaren 7a

 baserriko lehiaketa batean hartu dute parte Bidegoiango gurasoek; larunbatean saritu zituzten

Bidegoian Bidegoiango Ernio guraso elkarteak Mungian (Bizkaia) dagoen Olentzeroren baserriko Nola ikusten duzu Olentzero? filma lehiaketako sari bat eskuratu zuen pasa den larunbatean. Guraso taldeak bi minutuko Olentzeroren inguruko bideoa grabatu eta bidali zuen lehiaketara, eta sari berezi bat jaso dute «bideoa polita delako eta herri guztia mugitzea zaila delako», esan dute udaleko arduradunek. Guraso elkarteak 100 euro jaso ditu. Bestalde, udalak bere Youtubeko kontuan bestelako bideo batzuk ere ikusi daitezkeela gogoratu du, eta herritarrak bertan sartzera animatu. Era berean, Olentzero eta Mari Domingiren etorreran, Errege Magoen desfilean eta pasa berri den Agate Deuna bezperan parte hartu zuten guztiei eta Ernio guraso elkarteari, Kukuri kultur taldeari eta Olentzeroren bideoan lagundu zuten guztiei eskerrak eman nahi izan dizkie Bidegoiango Udalak.

http://www.youtube.com/watch?v=90g4DWLvZ68

Saritutako bideoaren irudi bat.[/caption]

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!