Eguneko zentrokoekin

Ataria 2013ko otsailaren 6a

Bidegoiango eguneko zentroko aiton-amonek bideo emanaldi bat ikusteko aukera izan zuten udalak antolatuta. 15 pertsona elkartu ziren, 12 aiton-amon eta 3 zaintzale, eta herrian egindako eta udaleko Youtuberen kontuan dituzten bideo batzuk ikusi zituzten. «Oso gustura egon ziren ordubeteko saioan eta bukatu zuten galdezka ea noiz izango zen hurrengo emanaldia», esan dute udaleko arduradunek. Beste saio bat antolatzeko asmoa ere badu udalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!