San Isidro egunean abiatu zuten Kulturaldia Berrobin, eta asteburua ekintzaz beteta izan dute. Atzo goizean, esaterako, udaberriko azoka egin zuten herriko plazan, eta arratsaldean, berriz, herriko dantzari txikiek hartu zuten plaza. Gainontzeko asteetan ere kultur jarduera ugariz gozatzeko aukera izango da.
Tartean argazki rallya egingo dute, eta argazkiak entregatze azken eguna asteazkena izango da, kultura.berrobi@gmail.com helbidera idatzita. Bi kategoria antolatu dituzte horretarako, 201o (barne) ondoren jaiotakoenak eta 2010 aurretik jaiotakoenak. Argazkiak horizontalak izan behar dute eta ezin izan dira editatu. Argazkiak liburutegian izango dira ikusgai ostegunetik aurrera, eta sari banaketa datorren asteartean izango da, 19:00etan.
Hona hemen egitarau guztia:
- Maiatzak 22, ostirala
- 19:00. Maria Cruickshanden bakarrizketa, Etxolan.
- Maiatzak 26, asteartea
- 19:00. Argazki rallya eta literatura lehiaketa sari banaketa.
- Maiatzak 27, asteazkena
- 10:00. Berrobin ttipi-ttapa.
- 18:00. Judo emanaldia, eskolan.
- Maiatzak 28, osteguna
- 17:00. Umeen antzerkia, eskolan.
- 19:00. Irakurle taldea, liburutegian.
- Maiatzak 29, ostirala
- 16:10. Berrobin kantari.
- 19:00. Herri Txiki Berrobi. Ondoren, afari merienda.
- Maiatzak 31, igandea
- 18:00. Ama beegira zazu antzerki emanaldia, Etxolan.
- Ekainak 6, ostirala
- 15:30. Eskolako emanaldia, eskolan.