Berrobitarrak Kulturaldian murgilduta daude bete-betean. Gaur udaberriko azoka izan dute. Giro ederra izan dute plazaren bueltan; eguraldia ez ezik, herritar ugari gerturatu baitira azokara. Herriko zein inguruko ekoizle ugari izan dira aurtengoan; guztira, denetariko 19 postu izan dira azokan. Arratsaldean ere festak ez du etenik izango, eta herriko umeen dantza emanaldiaz gozatzeko aukera izango da, 18:00etan, herriko plazan.