Pantailen erabileraren inguruan hausnartzeko tailerra egingo dute Berrobin

Ataria 2026ko martxoaren 4a

Altxa Burua Berrobik eta udalak elkarlanean antolatu dute tailerra. Martxoaren 18an egingo dute saioa, 17:00etan, Etxolan, eta Miren Ros adituak gidatuko du.

Guraso eta haurrek elkarrekin pantailen erabileraren inguruan hausnartzeko tailerra antolatu du Altxa Burua Berrobik eta udalak elkarlanean. Martxoaren 18an egingo dute saioa, 17:00etan, Etxolan, eta Miren Ros adituak gidatuko du. LH 3 eta DBH 2 maila tarteko haurrei bideratuta egongo da, eta ez da beharrezkoa izango mugikorrik izatea. Saioaren ostean mokadutxo bat egingo dute denok elkarrekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!