Berrobitarrak, urtea agurtzen lehenak

Ataria 2025eko abenduaren 31

Berrobin egin dute urtea agurtzeko lehen lasterketa. Hainbat herritarrek hartu dute parte lasterketan, eta hamaiketakoa egin dute ondoren.

Haurrek, gazteek eta helduek hartu dute parte Berrobiko Urtezaharreko martxan. Aurten ere mozorrotzeko deia egin die arte Ibin Kirol Klubak parte hartzaileei, eta gehienak atera dira ileorderen edo mozorroren bat jantzita urtea agurtzeko.

Udaletxeko balkoitik suziria bota bezain laster hasi dira korrika, eta ibilbidea amaitu ondoren, hamaiketakoa egin dute plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!