Berrobiko emakumeak sareturik

Ataria 2025eko urriaren 27a

Emakumeen topaketa egin zuten joan den ostegunean, Berrobiko Etxolan; Aloña Erauskin herritarra izan zuten gonbidatu berezia.

Arratsalde batez juiziorik gabeko akelarre baten parte izan nahi? galderari azkar erantzun zioten joan den ostegunean Berrobiko Etxolan bildu ziren emakumeek. Ester Poveda aktoreak gidatu zuen saioa eta gonbidatu berezi bat izan zuten gainera; Aloña Erauskin Aloeder herritarra. Horiekin batera 16 herritar izan ziren saioan.

Ekintzen artean parte hartzaileek euren bizitzako denbora-lerroa marraztu edota etorkizunerako helburuak zehaztu zituzten. Parte hartzaile bakoitzak zituen barne-gatazkak amankomunean jarri zituzten eta denon artean saretu ziren. Amaieran, mokadurako tartea izan zuten.

Erauskinek emakumeen topaketarako gonbita eskertu die Poveda eta Berrobiko Udalari, «herriko ardatz diren emakumeekin saretzeko eta elkarbanatzeko aukera goxo hau eskaintzeagatik. Plazerra izan da mahaia inguru hau inolako juiziorik gabe eta maitasun errealetik eraikitzea. Baserritik, plazara eta nahi duzuen tokira».

Argazkiak: Aloña Erauskin

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!