Urtebeteko lanaren ostean, Gaztetxea berriz ere zabalik

Ataria 2025eko maiatzaren 17a

Berrobiko Gaztetxearen inaugurazio ekitaldia egiten ari dira. Herriko gazteak biltzeko eta herriari bizia emateko helburuarekin jarri dute martxan.

Urtebeteko lanaren ostean, Gaztetxea zabaldu dute Berrobin. Inaugurazio ekitaldia egiten ari dira gaur; bertso bazkaria dute Joanes Illarregi eta Andoni Rekondorekin, 19:30ean Xabier Arraztoa, Lander Varona, Esti Curiel eta Julen Pagazaurtunduaren bakarrizketak izango dituzte eta bukatzeko Gorrotobala taldearen kontzertua izango dute.

 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!