Zabalik da Berrobiko argazki rallyan parte hartzeko aukera

Ataria

Argazkiak horizontalak eta kalitate onekoak izan beharko dute eta datorren asteazkena arte entregatu ahalko dira.

Berrobiko Udalak, ohi moduan, argazki rallya antolatu du. Aurtengo edizioko gaia paretak edo hormak izango da eta, urteroko moduan, argazkiak horizontalak eta kalitate onekoak izan beharko dute, bestela lehiaketatik kanpo geratuko dira. Parte hartzaileak bi kategorietan banatuko dira: 2009 urtearen aurretik jaiotakoak eta 2009 urtean eta ondoren jaiotakoak.

Parte hartzaileek datorren asteazkena arte izango dute lanak entregatzeko epea, kultura@berrobi.eus helbidera bidalita. Argazki bakoitzak izena eta egilearen izen-abizenak beharko ditu.

Argazki guztiak liburutegian izango dira ikusgai datorren ostegunetik aurrera, eta sari banaketa maiatzaren 20an, asteartean izango da liburutegian.

ARGAZKILARITZA IKASTAROA

Argazki rallyan parte hartzeko asmoa dutenek aurretik argazkilaritza ikastaroan parte hartzeko aukera ere izango dute. Hain justu, larunbatean egingo dute, 9:00etatik 13:00etara, eta bertan argazkilaritzaren ezagutza izateaz gain, argazkiak errebelatzen ikasiko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!