60 pertsona inguruk hartu dute parte Berrobiko Urte Zahar Martxan. Parte hartzaileei mozorrotzeko deia egin zien Ibin Kirol Klubak, eta gehienak atera dira ileorderen edo mozorroren bat jantzita urtea agurtzeko. Itzuliak eginda hamaiketakoa egin dute plazan.