Urruti eraikinaren erabilera zehazteko saio irekiak egingo dituzte

Ataria 2024ko ekainaren 5a

Datorren asteazkenean, ekainaren 12an, izango dute lehen saioa, 18:00etan, udaletxean.

Martxan jarraitzen du Berrobiko Udalak abiatutako Urruti eraikinaren erabilera zehazteko parte hartze prozesua. 2004. urteaz geroztik udalaren jabetzakoa da Ipulategi kalearen parean kokatuta dagoen eraikina, eta herriaren zerbitzura jartzeko asmoarekin, martxoan bilera egin zuten herritarrekin batera. Bertan, herritarrek egindako ekarpenak jaso zituen udalak, eta orain, eraikinaren erabilera zehazteko saio irekiak egingo dituzte.

Lehen saioa datorren asteazkenean, ekainaren 12an, 18:00etatik 20:00etara egingo dute, udaletxean. Erabilera posible horiek irudikatuko dituzte, herritarren eta herriaren beharrak elkarrekin pentsatuz. Bigarren saioa, berriz, uztailaren 17an egingo dute, ordu eta leku berean. Lehen saioan irudikatutakoak eraikinera nola egokitu zehaztuko dituzte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!