Txapelak eta ikuskizun aparta, Berrobiko pilotalekuan

Ataria 2023ko abenduaren 2a

Ion Ander Izagirreren oroimenezko frontenis txapelketaren finalak jokatu dira gaur arratsaldean Urreburu pilotalekuan. Txikien txapelketaren bigarren edizioa izan da. Helduen txapelketak, aldiz, 31 urte bete ditu.

Txikien buruz burukoarekin hasi dira Berrobiko frontenis txapelketako finalak. Guztira zazpi jokatu dira eta ikuskizun aparta eskaini dute finalistek. Helduen buruz burukoa izan da horren adibide argiena. Odei Arregik jantzi du txapela, seigarrena. Niko Artola berrobitarraren 14ak oraindik urrun ditu tolosarrak, baina nork daki. Gaurko bere aurkariak ere ez dio hain erraz jarriko zenbaki horietara iristen. Finala galdu arren, Xabi Zubiriak ikuskizuna eskaini du. Berrobitarrak partidan zehar estu hartu du Arregi, eta bi txapela zergatik irabaziak dituen erakutsi du. Final handia 30-20 amaitu da. Harmailetan, jende ugari elkartu da, eta Ibin Kirol Klubeko antolatzaileak gustura; bai finalekin eta baita txapelketarekin ere. Parte hartzaile eta ikusle guztientzat esker oneko hitzak izan dituzte Ibinekoek.

Final guztien emaitzak

- Gaztetxoak banaka (LH1-4):

  • Amets Altuna 9
  • Ekhi Altuna 22

- Gaztetxoak banaka (LH5-DBH2):

  • Eneko Gabarain 9
  • Markel Garmendia 30

- Gaztetxoak binaka:

  • Eneko Gabarain-Ibai Larrañaga 15
  • Imanol Sotil-Markel Garmendia 30

- Helduak, mutilak, binaka:

  • Odei Arregi-Jon Ander Arregi 19
  • Aitor eta Iñigo Irisarri 30

- Helduak, mistoa:

  • Nagore Lizardi-Niko Artola 18
  • Leire Jauregi-Xabi Zubiria 30

- Helduak, emakumeak, binaka:

  • Eider Otaegi-Leire Jauregi 18
  • Elena Artieda-Oihane Vergara 30

- Helduak, mutilak, banaka:

  • Xabi Zubiria 20
  • Odei Arregi 30

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!