Hasi da Berrobiko frontenis txapelketa

Ataria 2023ko azaroaren 19a

Atzo eman zioten hasiera Berrobiko Ibin Kirol Klubak urtero antolatzen duen XXXI. Ion Ander Izagirre Frontenis Txapelketari, baita frontenis txiki txapelketaren bigarren edizioari ere; gaur izango dute bigarren eguna eta hainbat partida jokatuko dituzte 17:00ak arte.

09:00etan eman diote gaurko egunari hasiera, eta 17:00ak arte hainbat partida izango dituzte jokoan, Berrobiko pilotalekuan. 30 tantora edo 45 minutura jokatuko dira norgehiagokak. Hurrengo kanporaketak azaroaren 25ean eta 26an izango dira. Lau finalak, berriz, abenduaren 2an jokatuko dira. Mixtoen mailan sei bikotek eman dute izena; nesketan lau bikotek; mutiletan 18 bikotek eta bakarka, mutiletan, hamar pilotari ariko dira txapelaren lehian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!