Udazkeneko kultur programazioa prestatu dute Berrobin

Tolosaldeko Ataria 2023ko aza. 6a, 18:00

Asteburu honetan, benjaminen saskibaloi partidarekin emango diote hasiera kultur egitarauari, eta hilak 30ean ospatuko duten San Andres egunarekin amaituko dute; tartean ekintza ugari izango dituzte aukeran.

Berrobiko Udalak udaberriko kultur programazioa aurkeztu du, herriko kultura eta kirol arloko eta tokiko elkarteekin elkarlanean. Hala nola, Eskola Kirola, Ibin Kirol Kluba, Guraso elkartea, Udal liburutegia eta Iriarte jatetxearekin batera. Larunbat honetan izango da lehen hitzordua, benjamin saskibaloi partidarekin.

Tartean, XXXI. Ion Ander Izagirre Frontenis Txapelketa jokatuko dute eta osteguna arte eman ahalko da izena Iriarte jatetxean; aurten, gainera, frontenis txiki txapelketaren bigarren edizioa ere jokatuko dute 14 urtera arteko gaztetxoek.

Egitaraua azaroaren 30era arte osatu dute; San Andres eguna arte, hain zuzen. Egun horretarako ere egitarau berezia antolatu dute. Urteroko moduan, mezarekin abiatuko dute eguna 12:00etan, eta eguerdian, herri bazkaria egingo dute Iriarte jatetxean. Arratsaldean, berriz, gaztain jana egingo dute 18:00etatik aurrera, trikitixaz alaiturik.

EGITARAUA

Azaroak 11, larunbata

  • Benjaminen saskibaloi partida, Eskola kirola.

Azaroak 18, larunbata

  • Alebinen eskubaloi partida, Eskola kirola.
  • XXXI. Ion Ander Izagirre frontenis txapelketa, Ibin Kirol Klubaren eskutik.

Azaroak 19, igandea

  • XXXI. Ion Ander Izagirre frontenis txapelketa, Ibin Kirol Klubaren eskutik.

Azaroak 23, osteguna

  • Komunikazioa familian. Guraso eta seme-alaben arteko harremanak eta komunikazioa hobetzen. Hilaria: Leyre Cano. Guraso Elkartearen eskutik.

Azaroak 25, larunbata

  • Benjaminen eskubaloi partida, Eskola kirola.
  • XXXI. Ion Ander Izagirre frontenis txapelketa, Ibin Kirol Klubaren eskutik.

Azaroak 26, igandea

  • XXXI. Ion Ander Izagirre frontenis txapelketa, Ibin Kirol Klubaren eskutik.

Azaroak 28, asteartea

  • 19.00. Irakurle taldearen bilera. Inazio Iraolaren Azukre Belazeetan liburua. Udal liburutegiaren eskutik.

Azaroak 30, osteguna. San Andres eguna.

  • 12.00. San Andres eguneko meza.
  • 13:30. Herri bazkaria Iriarte jatetxean.
  • 18.00. Gaztain jana trikitixaz alaiturik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!