Berrobiko frontenis txapelketan izen ematea zabalik da

Ataria 2023ko urriaren 31

XXXI. Ion Ander Izagirre Frontenis Txapelketa bueltan da eta azaroaren 9a arte eman ahalko da izena Iriarte jatetxean; aurten, frontenis txiki txapelketaren bigarren edizioa ere jokatuko da.

Txapelketa azaroaren 18, 19, 25 eta 26an egingo da, eta finalak abenduaren 2an. Izen ematea azaroaren 9an amaitzen da, eta Berrobiko Iriarte jatetxean egin daiteke edo kartelean agertzen de QR kodean bitartez. Mutiletan binaka eta banaka jokatuko da txapelketa, nesketan binaka eta mistoan ere binaka. Partiden zozketak azaroaren 10ean egingo dira IKK bulegoan, eta zozketa azaroaren 13an jakinaraziko da www.izagirrefrontenistxapelketa.eus webgunean.

Aurten, gainera, frontenis txiki txapelketaren bigarren edizioa ere jokatuko da, eta partidak data berean izango dira. 14 urtera arteko haurrak eman ahalko dute izena azaroaren 9an, Berrobiko Iriarte jatetxean, Kandin dendan edo kartelean agertzen de QR kodean bitartez. LH1etik eta LH4ra bitartekoak atzeko txoan banaka jokatuko dute txapelketa, eta LH5etik DBH2ra artekoak, berriz, aurrean banaka eta binaka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!