Berrobiko harrobia korrikarako prest

Ataria 2023ko irailaren 16a

Berrobiko harrobiaren txanda izan da gaur arratsaldean. Hau da, Berrobira krosaren aurretik haur eta gaztetxoek euren indar erakustaldia erakutsi behar izan dute.

Eguraldia bero eta hezetasun handiarekin, sargori. Eguraldiak beraz ez du gehiegi lagundu korrikaldiaz disfrutatzeko, baina gaztetxoek euren indarrak xahutu dituzte Berrobin barrena.
 
Aurrebenjaminak abiatu dira lehenik, 16:00etan eta 400 metroko bidea burutu behar izan dute.  Benjaminen txanda izan da ondoren, eta hauek ibilbide bikoitza korritu behar izan dute. Hirugarren txandan, alebin neska-mutilak lehiatu dira. Eta, azkenik, helduen malaren aurretik, infantil eta kadete mailakoen txanda izan da; 3 kilometroko buelta osatuz. Guztira lau lasterketa izan dira, eta guztietan publikoa korrikalariekin gozatuz aritu da, txaloak ez dira falta izan.
 
Ibin kirol elkartea krosaren antolakuntzaz arduratu da, eta haur eta gaztetxo guztiek sari gisa merienda izan dute herriko plazan.
 
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!