Berrobin Aitzol Izquierdo da gaurtik aurrera alkate

Ataria 2023ko ekainaren 17a

Sozialisten lekukoa hartu du Berrobi Bizi taldeak. Orain arteko alkate David De Miguel sozialistak zinegotzi jarraituko du.

Aldaketa gauzatu da gaur Berrobin. Udal hauteskundeetan botoen gehiengoa eskuratu ondoren, udal gobernuaren ardura Berrobi Bizi taldeak hartuko du. Sei zinegotzi izango ditu udalean talde independente honek eta bakarra PSE-EEk.

Hain zuzen, orain arteko alkate David De Miguel sozialistak jarraituko du zinegotzi karguan. Gaur, alkate makila jaso du bere eskutik Aitzol Izquierdok. Datozen lau urteetan Berrobiko alkate izango da.

Berrobiko udalbatza ondorengoek osatuko dute:

  1. Aitzol Izquierdo Diaz de Guereñu (Berrobi Bizi)
  2. Nagore Segurola Azkonobieta (Berrobi Bizi)
  3. Iker Elustondo Juantorena (Berrobi Bizi)
  4. Mireia Lecea Urrutia (Berrobi Bizi)
  5. Iñigo Aurkia Zapirain (Berrobi Bizi)
  6. Jon Altuna Mendizabal (Berrobi Bizi)
  7. David De Miguel Les (PSE-EE)

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!