Aitzol Izquierdo Berrobiko alkate berria

Ataria 2023ko maiatzaren 28a

Gaur zazpi zinegotzi aukeratu dituzte Berrobin. Boto guztiak kontatu ondoren, hau izan da emaitza.

 

 

 

 

 

226 boto eskuratuta, Berrobi Bizi taldeko Aitzol Izquierdo Diaz de Guereñu izango da Berrobiko alkate berria. Bigarren, PSE-EE geratu da, 50 botorekin. Baliogabeak 6 boto izan dira, 9 zuri eta %33,86-eko abstentzioa izan da.

Aitzol Izquierdo pozik azaldu da emaitzarekin: «Duela bederatzi hilabete hasi genuen proiektu honekin herritarren babesa izan dugu, eta oso pozik gaude».

Hemen gaurko informazio guztia.

Berrobiko udalbatza ondorengoek osatuko dute:

  1. Aitzol Izquierdo Diaz de Guereñu (Berrobi Bizi)
  2. Nagore Segurola Azkonobieta (Berrobi Bizi)
  3. Iker Elustondo Juantorena (Berrobi Bizi)
  4. Mireia Lecea Urrutia (Berrobi Bizi)
  5. Iñigo Aurkia Zapirain (Berrobi Bizi)
  6. Jon Altuna Mendizabal (Berrobi Bizi)
  7. David De Miguel Les (PSE-EE)

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!