Berrobitarrak ez ezik, inguruko herrietako gaztetxoek ere hartu dute parte Berrobira lasterketan. Adinez adin, eskolari buelta bat, bi buelta, edo ermitatik barrena buelta bat edo bi egin behar izan dituzte. Ondoren, guztiek izan dute txokolatezko bokata jateko aukera.