Berrobiko frontenis txapelketako txapeldun berriak bihar ezagutuko dira

Ataria 2021eko abenduaren 3a

Berrobiko XXIX. Jon Ander Izagirre Frontenis Txapelketaren finalak jokatuko dira bihar, 15:30etik aurrera, herriko frontoian.

Guztira lau final jokatuko dira. Lehenengoan mutilen binakako partida jokatuko da, Xabi Zubiria eta Jon Ander Arregi bikotea, Xabi Goikoetxea eta Erik Sagastume bikoaren aurka.

Txapelketa mistoaren txanda izango da ondoren, 17:00ak aldera, eta bertan Nagore Lizardi eta Xabi Zubiria bikoa Mireia Barriola eta Julen Garaiburu bikotearen aurka ariko dira.

Hirugarren norgehiagoka, nesken binakako finala, 18:00ak inguru hasiko da, eta Oihane Vergara eta Enara Lasarte bikoak aurrean izango du Nagore Lizardi eta Mireia Lecea bikotea.

Azken finala, mutilena banaka, 18:45ean hastea aurreikusten dute, eta bertan izango dira elkarren aurka Ion Jauregi eta Erik Sagastume.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!