Frontenis txapelketan izen ematea zabalik

Ataria 2021eko azaroaren 4a

Orain bi urte egin zen azken txapelketako saridunak.

Berrobiko XXIX. Jon Ander Izagirre Frontenis Txapelketan izena emateko aukera zabalik da.

Txapelketa azaroaren 20, 21, 27 eta 28an egingo da, eta finalak abenduaren 4an. Izen ematea azaroaren 8an amaitzen da, eta Berrobiko Iriarte jatetxean egin daiteke edo ibinkirolkluba@gmail.com helbidean. Mutiletan binaka eta banaka jokatuko da txapelketa, nesketan binaka eta mistoan ere binaka .

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!