Berrobiko frontenis txapelketan izena emateko epea zabaldu dute

Ataria 2019ko urriaren 24a

Azaroaren 5ean, asteartean, amaituko da inskripzio epea. Izen emate lekuak Berrobiko Iriarte Jatetxea eta Tolosako Aralar Camp Base dira. 

Berrobiko XXVIII. Ion Ander Izagirre Frontenis Txapelketa gainean da. Azaroaren 16tik abenduaren 1era bitarte jokatuko da. Izena azaroaren 5a bitarte eman daiteke, 5 euroren truke. Mutilen txapelketa banaka eta binaka jokatuko da; neskena binaka eta mistoa binaka. Behin izena eman dutenen arteko zozketa azaroaren 6an egingo da, 19:30ean, Berrobiko udaletxeko Ibin Kirol Klubaren bulegoan. Zozketa horren emaitzak azaroaren 12an jarriko dituzte Ibinekoek webgunean: www.izagirrefrontenistxapelketa.eus .

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!