Alderdi sozialistak irabazi du Berrobin, 30 boto eskuratuta

Irati Saizar Artola 2019ko maiatzaren 27a

218 boto zuri kontatu dituzte eta zenbatutako botoen %95era iritsi ez direnez, PSE-EEk irabazi du

Zerrenda bakarra aurkeztu da Berrobin, PSE-EE eta bi ziren aukerak: alderdi sozialista bozkatu edo boto zuria eman. Boto zuriek, ordea, zenbatutako botoen %95era iritsi behar zuten, eta 218 botorekin, %87,9ra iritsi dira. Beraz, PSE-EEk irabazi du, 30 boto eskuratuta. Hori horrela, zazpi zinegotziak alderdi sozialistakoak izango dira.

Parte hartzea jaitsi egin da azken hauteskundeetatik hona. Duela lau urte 275 lagunek bozkatu zuten, eta 258k eman zuten botoa, atzokoan, hau da, %58,11ko parte hartzea izan zen. Abstentzioa, berriz, %41,89koa izan da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!