Berrobiko frontenis txapelketaren inguruko bilera egingo dute gaur

Tolosaldeko Ataria 2018ko ira. 19a, 09:45

Orain arteko parte hartzaileak eta interesa dutenak deitu dituzte Ibin Kirol Klubeko kideek, 19:00etan.

XXVII. Ion Ander Izagirre Frontenis Txapelketako antolatzaileek bilera egingo dute gaur 19:00etan. Ibin Kirol Klubak bere bulegora deitu ditu interesa duten guztiak, izan ere, txapelketako parte hartzaileekin bilera egitea da ekimenaren helburua, iritzi, proposamen eta hobekuntzak jasotzeko.

IKK-ren bulegoa udaletxean dago eta bileraren ideia iaz egindako inkestatik sortu dela azaldu dute Ibineko kideek. Galdeketa horretako erantzunek argi utzi zieten antolatzaileei txapelketako parte hartzaileen iritzia interesgarria dela hobekuntzak egiteko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!