Tolosaldea, zapaltzekoa: turismo gehigarria

Teileri landetxea

Babestutako edukia 2018ko uztailaren 13a

Diseinua da Teileri landetxearen erakargarritasunetako bat.

Teileri landetxea eraikuntza berria da, berritzaile eta abegikorra, ingurune zoragarrian kokatuta.

2011. urtean eraiki zen, izaera moderno eta ekologikoarekin. Bi apartamendu ditu bere gain, eta gune irekiez diseinatutakoak dira, oso atseginak familian edo lagunekin disfrutatzeko. Leiho zabalak, lurreko berokuntza sistema, balkoiak, portxea, barbakoa eta lorategia, ingurune natural eta lasaian. Barrualdearen ezaugarri nagusia diseinu berritzailea da. Aparkatzeko gune pribatua. Eremu erabat itxia.

Apartamentuak

Apartamentu bakoitzak hiru logela ditu, bi komun oso, erabat hornitutako sukaldea, jangela, egongela telebistarekin eta portxe handia, gunearen lasaitasunaz disfrutatzeko ezin hobea. Apartamentuetako bat desgaitasuna duten pertsonentzat egokituta dago.

Oheak bisitariaren gustuaren arabera banatu daitezke, ohe guztiak banakakoak dira, binakako bihurtzeko aukerarekin. Honetaz gain, apartamentu bakoitzean bi ohe gehigarri eta sehaska daude aukeran. Etxea osorik alokatzeko aukera dago gehienez 16 pertsonentzat.

Kokaleku ezin hobea du, Euskal Herriaren erdi-erdian. Honela aukera ematen du lasaitasunaz eta naturaz disfrutatzeko eta era berean euskal gune turistiko erakargarrienak era erosoan bisitatzeko. Tolosarekin oso ondo komunikatuta dago 5 kilometrora eta Donostiako erdigunetik edo gipuzkoar kostaldetik 25 minutura baino ez dago.

TEILERI

Helbidea. TEILERI BASERRIA. 20493. BERROBI.

Telefono zenbakia. 671071512 / 678320385.

E-maila. eagirretxe@yahoo.com.

Webgunea. www.teileri.es.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!