'Txilin, pitxarra bete txakolin' irteera, Berrobin

Ataria 2018ko ekainaren 27a

Berrobiko jubilatu eta pentsiodunen irteera bateko irudia.

Berrobiko Berrobi Bizia ekimenaren barruan irteera antolatu dute herriko jubilatu eta pentsiodunentzat Txilin, pitxarra bete txakolin izenpean. Irteera uztailaren 19an izango da eta bestean beste, Zarauzko Mokoroa txakolindegira bisita gidatua egingo dute.

Uztailaren 19an 09:00etan aterako dira Berrobitik eta Zarautzen kafea hartu eta gero, bertako Mokoroa txakolindegira joango dira. Txakolindegian bisita gidatua, dastatzea eta hamaiketakoa izango dituzte. Ondoren Debako alde zaharra bisitatzera joango dira, eta Lasturko jatetxean bazkalduko dute gero. Zarautzen paseatzeko aukera ere izango dute 20:00etan hartuko dute itzulerako autobusa.

Izena uztailaren 9tik 14ra bitarte egin daiteke, 18:30etik 19:30era Solastoki elkartearen bulegoan (udaletxeko behe solairuan). Solastokiko bazkide direnek 33 euro ordaindu behar dituzte, ez diren jubilatuek 35 euro eta jubilaturik ez daudenak 45 euro. Epez kanpo izena ematen dutenek bost euro gehiago ordaindu beharko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!