Dotore aritu dira benjaminak, Berrobin

Josu Artutxa Dorronsoro 2018ko maiatzaren 25a

IV. Ataria Txapelketaren barruan, mutilen benjamin mailako B kategoriako hiru partida jokatu dira, arratsaldean, Berrobin. Eskuz aritu dira eta maila bikaina erakutsi dute.

Lau partida ziren jokatzekoak, gaur, Berrobiko frontoian, baina horietako bat bertan behera geratu da. Adunarrek eta Berastegiarrek, ibartarren aurka neurtu dituzte indarrak bi alditan, eta bai bigarren partidan, baita hirugarrenean ere, Sendi Ekintza pilota elkarteko haurrek ezin izan dute garaipenik lortu. Azken bi partidak gogor joan dira hasieran, baina gero irabazle suertatu direnek, aldea irekitzea lortu dute.

Bestetik, aipatu beharra dago, eskualdeko zenbait herritan, eskuz nahiz palaz, partida gehiago jokatu direla gaur arratsaldean, eta bihar, Ibarran, benjaminen B mailako partidak ikusteko aukera izango da, 16:00etatik aurrera. Bertan, honako bikote hauek ariko dira aurrez aurre: Karrera-Artola/Arruabarrena-Altuna; Elduaien-Gorostidi/Etxeberria-Juantorena; Zuriarrain-Lasa-Domintxin/Oruezabal-Lertxundi-Urdapilleta; Garaikoetxea-Leo/Garmendia-Zubillaga.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!