VII. Udaberriko azoka ospatu dute Berrobin

Irati Saizar Artola 2018ko maiatzaren 20a

28. Kulturaldiaren egitarauaren barnean egin dute zazpigarrengoz udaberriko azoka. Maiatzak 31 bitarte ekitaldiak izango dituzte. 

Argazki Rally-arekin eman zioten hasiera kulturaldiari Berrobin. Gaur, azoka egunean banatu dituzte sariak. Hamabi parte hartzaile izan dira aurtengo lehiaketan. Aurtengo gaia arkitektura izan dute. Gazteen arteko irabazlea Nora Jimenez izan da; helduen artekoa, berriz, Garazi Goenaga. Sari banaketaz gain, erosketak egiteko aukera zabala izan dute goiz osoan zehar bertaratu direnek. Mota guztietako elikagai, bitxi, landare, adornu eta liburuak aurki zitezkeen, besteak beste. Eguerdian, bazkaria egin dute Berrobiko produktuekin, eta eguna borobiltzeko, dantzari txikien emanaldia egongo da Urreburu frontoian. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!