Martxoaren 3an, larunbatean, aterako dira Berrobitik eta zuzenean Astunera joango dira. Irteerako joan-etorria, materialaren alokairua, larunbateko bi orduko ikastaroa, asegurua, bi egunetako forfaita, afaria, lo egiteko tokia eta gosaria ordaintzeko 180 euro jarri behar dira. Izena www.berrobibizia.eus helbidean eman behar da.