Frontenis Txapelketa hobetzea helburu

Ataria 2017ko abenduaren 20a

2017ko irabazleen taldeko argazkia.

Abenduko zubian izan ziren Berrobiko Jon Ander Izagirre Frontenis Txapelketako finalak eta antolatzaileak "gustura" badaude ere, hobetzen jarraitzeko asmoa azaldu dute.

Antolatzaileak pozik daude aurtengo Jon Ander Izagirre Frontenis Txapelketak emandakoarekin, baina aurrera begira hobetzeko asmoz, inkesta bat abiarazi dute. Inkesta bete nahi dutenek ibinkirolkluba@gmail.com helbidera idatzi behar dute.

"Parte hartzaile kopuruarekin eta txapelketak emandakoarekin pozik gaude, baina beti dago hobetzeko tartea. Partaideak ere gustura aritu dira", esan dute. "Nesketan jende berriak eman du izena aurten eta oso berri ona da, baina aurrera begira ere jende gehiago animatzea nahi dugu. Baita beste modalitateetan ere, denentzat dago atea zabalik", gaineratu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!