Berrobiko San Agustinak 2017

Txikienen festa frontoian

Ataria 2017ko abuztuaren 27a

Berrobiko San Agustin jaien hirugarren eguna da gaur, eta txikienek izan dute festa goizean; puzgarriak eta bizikletak izan dituzte, besteak beste, herriko frontoian. 

Aurrera doaz Berrobiko San Agustin jaiak. Goizean, herriko frontoia txikienen algaraz eta irribarrez  bete da. Puzgarrietan, bizikletan, saltoka eta ibili dira gazteenak. Arratsaldean ere jolasean jarraitzeko aukera izango dute, indarrak xahutu bitartean.

17:30ean, apar festa egingo dute eta 18;30ean, Eñaut Elorrietaren kontzertua izango da. Gauean, berriz, musika emanaldi lasaia izango da Carlos Javier eta Latin Dziadeken eskutik. 

Bihar izango da festetako egun handia Berrobin; ikusi hemen egitaraua. 

Erlazionatuak

Pantaila txikitik, suziria piztera

Tolosaldeko Ataria 2017 abu 25 Berrobi

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!