Berrobiko San Agustinak 2017

Pantaila txikitik, suziria piztera

Tolosaldeko Ataria 2017ko abuztuaren 25a

Hasi dira Berrobiko San Angustin jaiak; Herri txiki, infernu handi saioan parte hartu zuten herritarrek piztu dute suziria, udaletxeko balkoian.

Ibarrako jai entzutetsuen itzalean, baina inbidiarik gabe, berrobitarrek hasi dituzte, azkenean, hainbeste itxarondako festak: sanagustinak.

Suziriak iragarri du jaien hasiera, nola bestela, eta 2017ko protagonistak telebistaren bidetik iritsi dira, Berrobiko udaletxeko balkoira: ETB 1eko Herri txiki, infernu handi saioan parte hartu zuten herritarrek iragarri dute festaren hasiera.

12:00etan puntuan entzun da lehen suziria, eta jarraian iritsi dira beste hainbeste. Bakoipean zeudenek gora begiratzen zuten, suziriak utzitako arrastoari segika, lehenengo, eta gozokiak noiz iritsiko, gero; lehia bizia izan da neska-mutilen artean.

Hori, buruhandiak iritsi bitarte, noski: orduan belztu dira zenbait kopeta, eta mugitu zenbait gaztetxoren oinak. Sanagustinak hasi besterik ez dira egin, eta astelehenera bitarte, berrobitarrek badute zer ospatua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!