Parte hartzea handitu da Berrobiko Frontenis Txapelketan

Rebeka Calvo Gonzalez 2016ko azaroaren 17a

Asteburu honetan hasiko da Berrobiko Frontenis Txapelketa; mutiletan binaka 41 bikotek hartuko dute parte eta nesketan 9 bikotek  

Gustura daude Berrobiko Jon Ander Izagirre Frontenis Txapelketako antolatzaileak. Izen-ematea bukatu da jada, eta aurtengoan parte hartzaile gehiagok eman dute izena. Zehazki mutiletan binaka 41 bikote ariko dira eta nesketan 9 bikote. Bitariko bikoteetarako berriz, 10 parek eman dute izena eta mutiletan banaka, 15 pertsonek eman dute izena.

Izen-ematearekin batera, antolaketako kideak partidak lotzen hasten dira, eta aurten mutilen binakako zein bitariko bikoteen kanporaketak zuzenean egitea adostu dute.

Nesken binakakoa aldiz, ligaxka baten ostean erabakiko da, talde bakoitzeko bi onenak finalerdietara sartuko direlarik.  Eta mutilen banakakoan prebia bat jokatuko dute lehenik, eta kanporaketa ligaxka moduan jokatuko dute. Hemen ere talde bakoitzeko bi onenak sailkatuko dira finalerdietara.

Partiden zozketa ere egin dute eta eta datu guztiak www.izagirrefrontenistxapelketa.com webgunean bildu dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!