Adinekoen egoera fisiko eta psikoemozionala hobetzeko

Ogia egiten ikasteko tailerra, Bizi zaitez bizi programaren barruan.

Bizi Zaitez Bizi ikastaroa antolatu dute bigarrengoz, Berrobin. 50 urtetik gorakoei zuzendutako saioak dira eta parte hartzaileek norbere burua zaintzen ikasiko dute. Ariketa fisiko laburrak zein arnasketa ariketak egingo dituzte, begiratzen ikasiko dute eta baita estresa bideratzen ere.

Norberaren ongizatea hobetzeko balio duen tailer praktikoa da beraz, Bizi Zaitez Bizi. Ikastaroaren helburua partaideei eguneroko bizitzaren aurrean lagunduko dieten eta ahaldunduko dituzten bitartekoak erraztea dela azaldu dute, eta Unai Arrieta psikologia eta zahartze aktiboan adituak zuzenduko du.

Psikologia positiboa pertsona batek bizitza berari etekin osoa atera dakion aurrera eramandako praktika psikologiakoari esaten zaio. Azken batean, pertsonen indargune eta baliabide pertsonalak hartzen ditu abiapuntu, ongi funtzionatzen duenari eta bizitzari zentzua ematen dieten gauzei erreparatuz.

Nahiz eta bigarren aldiz antolatu ikastaroa lehen aldiz egin zutenek ere errepikatu ahal izango dute, izan ere, talde berriari egokitutako eduki ezberdinak landuko dituzte. Norberaren balore, desio eta beharrizanak abiapuntu izango dituen bizitza bat izateko, ezinbesteko diren ezagutza, estrategia, teknika eta jardunbideak landuko dituzte.

 

BIZI ZAITEZ BIZI

Nori zuzendua. 50 urtetik gorakoei.

Iraupena. Urriaren 14tik abenduaren 2ra, ostiralero.

Ordutegia. 11:00etatik 12:30era.

Lekua. Etxola.

Salneurria. 35 euro.

Izen ematea. www.berrobibizia.com helbidean edo 943 68 32 94 zenbakira deituta.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!