2016ko Sanaustinak antolatzeko bilera antolatu du udalak ekainaren 3an, ostirala, udaleko pleno aretoan. Aurtengoan, hasieratik taldeka lan egitea erabaki dute. 17:00etan, 10 eta 15 urte bitarteko neska-mutilen txanda izango da. 18:00etan, erretirodunentzat edo erretiroa hartzekotan daudenentzat eta parrokiakoentzat. 19:00etan, berriz, 15 urtetik gorako gazte eta helduentzat eta Guraso Elkartearentzat.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?