Uda gero eta gertuago dago, eta horrekin batera baita eskolan ibiltzen diren haurren oporrak ere. Horregatik, aurtengo udan begirale lanetan aritu nahi duten hautagaien bila dabiltza Berrobin. Hortaz, aisialdia gustuko duten, eta aisialdiaz gozarazi nahi duten guztiei, euren curriculum vitaea ekainaren 1a baino lehen berrobi@eskolatxikiak.org helbidera bidaltzeko eskaera egin diete.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?