Ingurumen Zuzenbideko aditu baten ezagutzak

Maier Ugartemendia 2016ko urtarrilaren 27a

Thays Ricarte brasildarrak ingurumenari buruzko hitzaldia eskainiko du gaur, 20:00etan, Berrobiko San Andres eskolan

Berrobi Bizia ekimenaren baitan bisitatuko du Berrobi Thays Ricartek. Bera Zuzenbidean Graduatua da eta Tarragonako Centre d'Estudis de Dret Ambientalen Ingurumen Zuzenbideko Masterduna da. Hitzaldiaren helburua ingurumenari lotutako gatazka ezberdinei buruz eztabaidatzea da.

Gaia oso zabala izan badaiteke ere zenbait kontzeptu argitzen saiatuko dira antolatzaileen esanetan: zaharkitze programatua, ingurumen justizia, eta ekofeminismoa, besteak beste. Hitzaldian hizkera «ulerkor eta erraza» erabiliko da, edozein profileko herritarrek uler dezaten. Eta hortaz, gonbite zabala egin dute Berrobin, bertan parte hartzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!