Ermitako bideko obrak amaitu dituzte

Ataria 2015eko abuztuaren 20a

Herritik San Sebastian baselizara doan bidean oinezkoentzako espaloiak egin dituzte errepidearen bi aldeetan. Autobusaren geltokia ipini eta inguruko maldak ere leundu dituzte.

Aste Santuetan hasi eta orain amaitu dituzte herriaren erdigunea eta baseliza uztartzen dituen bideko lanak. Iñigo Aiertza, Berrobiko alkateak adierazi duenez, "behar handia zegoen, herriko gune arriskutsua zen". Bideak inguruan etxebizitza ugari ditu eta haur asko bizi da. "Errepideak albo batean mendia eta bestean bazter-babeslea zuen, ez zegoen oinezkoentzako beste aukerarik".

Ekar zitzakeen arazoez ohartuta, aldundira jo zuten oinezkoentzako bide eske eta honek jarri zuen proiektua martxan, 310.209 euroko gastuekin. Sunbillako Sasoi eraikuntza enpresa aritu da lanean. Horrez gain, herritarrek gasa sartzea eskatu zuten eta hori udak bere gain hartu du. Azken lan horretan, 14.520 euroko gastua egin du udalak.

 

 

 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!