Berrobik hirugarren amaitu du Gipuzkoako Liga

Asier Imaz 2015ko uzt. 21a, 12:50

Gipuzkoako Giza Proba Ligaren azken jardunaldia jokatu zen larunbatean, Elgoibarren. Hiru jardunaldiren ondoren, Itziarko Andutz taldea zen nagusi sailkapen nagusian, eta laugarrengoan ez zuen hutsik egin.

Txapela eskuratzeaz gain, azken jardunaldian eurek egin zituzten plaza gehien.
Aurrekoetan ez bezala, Elgoibarren binaka aritu ziren taldeak. Bi txanda izateak, eta taldeak parez-pare aritzeak ikusgarritasun handiagoa eman zion larunbateko probari. Eta aurrekoetan bezala, atzetik aritu ziren taldeek markak hobetzea lortu zuten.

Mendarok eta Berrobik hasi zuten proba larunbatean. lehenek 42 plaza eta bi zinta egin zituzten, eta berrobitarrek 42 plaza eta zinta bat.

Ondoren, Anduitzen eta Tarinak taldeen txanda izan zen. Itziartarrek 44 plaza egitea lortu zuten. Tarinakekoak 43 plaza eta 3 zintatan gelditu ziren.

Azken jardunaldiko sailkapena osaturik geratu zen horrela, baina oraindik sailkapen nagusia zehaztu beharra zegoen, lau jardunaldietan lortutako puntuak batuz. Elgoibarko emaitzak kontuan hartuta, Itziarko Anduitz taldeak 13 puntu pilatu ditu ligan. Bigarren postuan Mendaroko Tope Natxiok gelditu da, 10 punturekin. Eskualdeko ordezkaria, Berrobi, hirugarren izan da. Bigarren postuan gelditutako zortzikoak bezala, berrobitarrek 10 puntu pilatu dituzte Ligako lau jardunalditan. Laugarren izan da Elgoibarren bigarren amaitu zuen Debako Tarinak taldea, guztira 7 puntu pilatuta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!