IV. Udaberriko Azoka, inoiz baino koloretsuago

Jone Amonarriz 2015eko maiatzaren 10a

Jende ugari bildu da herriko plazan eta azoka arrakastatsuaren bueltan banatu dituzte III. Argazki Rallyko sariak.

Koloreak izan dira aurten Argazki Rallyko gaia. 14 helduk eta 17 gaztek hartu dute parte. Gaztetxoen kategorian Maialen Aiertzaren Loretxoa argazkiak irabazi du eta Irati Tolosa geratu da bigarren Irribarre koloretsua lanarekin. Helduen artean, Elena Markezen Zerua koloretsua izeneko argazkiak irabazi du lehen postua eta Maier Ugartemendiaren Zuriari kolore magikoak lanak bigarren postua.

Kulturaldiak jarraipena izango du hilaren amaierara arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!