Berrobiko Udalak aurrekontuen berri emango die herritarrei, bihar

Ataria 2015eko martxoaren 11

Bilera egingo dute bihar, 19:30etik aurrera. 20.000 euro zertara bideratu konpartituko dute herritarrekin

Berrobiko Udalak prestatu du 2015. urterako aurrekontua, baina onartu aurretik hauek xehe xehean azaldu eta behar besteko argibideak emateko bilera irekia egingo du. Hitzordua bihar da, 19:30etik aurrera, udaletxeko pleno aretoan. Udalak 20.000 euro gorde ditu herritarrek zertara bideratu nahi duten erabaki dezaten. «Udalak esku artean dituen hainbat proiektu proposatuko ditu, eta herritarrek proiektu horien artean garrantzitsuenak lehenesteko erabakia hartu ahalko dute», esan du udalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!