Ramon Olasagastiren 'Sugaar' liburudendatan

Ataria 2014ko maiatzaren 27a

Berrobiko Ramon Olasagasti kazetari eta idazleak 'Sugaar' haurrentzako liburua aurkeztu du gaur. Olasagastik Lizardi Saria irabazi zuen lan honekin, baina gaur arte ez dute kaleratu. Ez da berrobitarrak azkenaldian argitaratu duen lan bakarra, hala ere, orain aste gutxi Antxon Bandres zenaren azken liburua, 'Pilar Acedo. Josef Lehenaren maitalea', aurkeztu zuten, eta bertan itzulpen lanak egin ditu Olasagastik. Idazlea Ataria Irratian izan da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!