Joseba Esnaolak 215 kiloko harria altxa du

Ataria 2014ko maiatzaren 19a

Jendez bete zen Berrobiko pilotalekua herri harri-jasotzailearen erakustaldia bertatik bertara jarraitzeko. Bost minutuko denboran bi altxaldi egin zituen 'Perras'-ek. Ataria Irratiko Eutsi Goiari saioan hitz egin du goizean.

Lortutakoarekin pozik dagoela adierazi du Esnaolak, eta aurrerantzean lanean jarraituko duela pisu gehiago duten harriak altxa ahal izateko etorkizunean. Horrez gain, erakustaldiak iraun zuen bost minutu horietan izan zituen sentsazioak azaldu ditu Atariako mikrofonoetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!