Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat lan egin behar ditu Belabieta tunelean asteburuan, eta hori dela errepidea itxiko dute Berastegiko lotunean Andoaingo noranzkoan, eta Andoaingo Sorabillako lotunean Iruñerako noranzkoan. Gaur, maiatzak 8, 22:00etan itxiko dute errepidea, eta maiatzaren 10ean 10:00etan irekiko dute. Bitarte horretan N1 (Etzegarate) eta A10 (Sakanako autobia) errepideak erabiltzeko esan dute. GI2130 (Tolosa-Leitza) eta GI 2135 (Tolosa-Lekunberri) errepideak tokiko joan-etorrietarako mugatuko dituzte.