Eusko Jaurlaritzak euskara sustatzeko Aroa plan estrategikoa garatuko du datozen hamar urteetan, Uemarekin elkarlanean. Horretarako, euskararen egoera aztertzen dabiltza, herriz herri. Berastegi da horietako bat, eta herritarrentzako saio irekia antolatu dute gaurko, 18:30etan, balio anitzeko gelan.